38 Saulen ondoren Baal-Hanan, Akborren semea;
39 Baal-Hananen ondoren Hadar, Pau hirikoa (Mehetabel izan zuen emazte, Matreden alaba, eta hau Mezahabena).
40 Hauek dira Esauren ondorengoen leinuburuak, beren leinu eta lurraldeei emandako izenen arabera: Timna, Alba, Jetet,
41 Oholibama, Ela, Pinon,
42 Kenaz, Teman, Mibtzar,
43 Magdiel eta Iram. Horiek dira Edomgo leinuburuak, eta horiek eman zieten izena bizi izan ziren lurraldeei. Esau edomdarren arbasoa da.