6 Bere emazte, seme-alaba eta etxeko denak, eta Kanaanen eskuratu zituen ondasun eta abere guztiak harturik, beste lurralde batera joan zen Esau, Jakob bere anaiarengandik aldenduz.
7 Izan ere, ondasun gehiegi zuten elkarrekin bizi ahal izateko, eta atzerritar gisa bizi ziren lurralde hartan ez zuten larrerik aski beren abereentzat.
8 Esau, bada, Edom ere zeritzana, Seir mendialdean jarri zen bizitzen.
9 Hauek dira edomdarren arbaso Esauren ondorengoak Seir mendialdean.
10 Hona Esauren semeak: Elifaz, Esauren emazte Adaren semea, eta Reuel, Esauren emazte Basmaten semea.
11 Elifazen semeak Teman, Omar, Tzefo, Gatam eta Kenaz izan ziren.
12 Bazuen Elifazek ohaide bat ere, Timna izenekoa. Honek Amalek sortu zion. Hauek izan ziren Esauren emazte Adaren ondorengoak.