18 baina oihuka eta deiadarka hasi naizenean, bere soinekoa utzi eta ihes egin du kanpora».
19 «Hara zer egin didan zure esklaboak» ziotson emazteak. Hitz hauek aditzean, haserre bizitan jarri zen nagusia.
20 Jose atxilotu eta erregearen presoak zeuden kartzelan sartu zuen.Jose kartzelan preso zegoen.
21 Alabaina, Jauna berekin zuen eta bere onginahia agertu zion. Hala, kartzelako arduradunaren estimua irabazi ahal izan zuen,
22 eta honek bere gain utzi zion preso guztien ardura. Han barruan egiten zen guztia, Joseren aginduz egiten zen.
23 Kartzelako arduradunak ez zion Joseri bere gain utzitako ezeren konturik eskatzen. Berekin zuen, bai, Jauna, eta egiten zuen guztietan ongi ateratzen laguntzen zion.