4 Josek, bada, Potifarren estimua irabazi zuen, eta honek bere zerbitzurako hartu eta etxezain egin zuen eta ondasun guztien arduradun.
5 Orduz gero, Jose zela eta, Jaunak egiptoarraren etxea bedeinkatu egin zuen, etxean nahiz landan zituen gauza guztiak bedeinkatu zituen.
6 Dena Joseren gain utzi zuen, bada, Potifarrek eta aurrerantzean ez zen ezertaz arduratu, berak jaten zuenaz izan ezik.Itxura ederrekoa zen Jose.
7 Denboralditxo bat iragan ondoren, nagusiaren emazteak, Joserengan begiak jarri eta esan zion:—Zatoz nirekin ohera.
8 Josek ezezkoa eman zion, esanez:—Nire nagusiak ez du etxeko ezeren ardurarik, nire gain utzi baitu den-dena.
9 Etxe honetan ez da ni baino goragokorik, eta ez dit ezer galarazi zeu izan ezik, bere emazte zaituelako. Nolatan egin, bada, halako gaiztakeriarik? Nolatan egin bekatu Jainkoaren aurka?
10 Egunero esan eta esan ari zitzaion arren, Josek ez zion onartu berarekin oheratzea.