1 Gizonak bere emazte Evarekin harremanak izan zituen. Haurdun gelditu zen Eva, eta Kain —hau da, «Eskuratua»— izan zuen. Orduan, esan zuen: «Gizon bat eskuratu dut Jaunari esker».
2 Gero, haren anaia Abel izan zuen.Abel artzain bilakatu zen; Kain, berriz, nekazari.
3 Handik aldi batera, Kainek lurreko fruituen eskaintza egin zion Jaunari.
4 Abelek ere ekarri zituen artaldeko lehen bildotsak eta ardi-gantza. Jaunak abegi on egin zien Abeli eta honen emaitzari;
5 ez, ordea, Kaini eta honen emaitzari. Kain biziki haserretu zen, eta kopetilun zebilen.