10 Jaunak, orduan:—Zer egin duk? Hire anaiaren odola lurretik oihuka ari zaidak.
11 Horregatik, madarikatu egiten hau hik isuritako odola edan duen lurrak.
12 Lurra landuko duk, baina ez dik fruiturik emango; noraezean ibiliko haiz munduan.
13 Kainek esan zion Jaunari:—Astunegia dut zigor hau, eraman ahal izateko.
14 Gaur lur hauetatik botatzen nauzularik, zure begi-bistatik urrun eta munduan noraezean ibili beharko dut; hala, aurki nazan edonork hil egingo nau.
15 Jaunak, ordea, erantzun zion:—Ez horixe! Kain hiltzen duena, zazpi aldiz gogorrago izango da zigortua.Eta Jaunak ezaugarri bat ezarri zion Kaini, aurkitzen zuen inork hil ez zezan.
16 Honela, Kain, Jaunarengandik aldendurik, Nod lurraldean bizi izan zen, Edenez ekialdera.