18 Henok Iraden aita izan zen; Irad Mehuiaelena; Mehuiael Metuxaelena, eta Metuxael Lamekena.
19 Lamekek bi emazte hartu zituen. Batak Ada zuen izena, besteak Tzila.
20 Adak Jabal sortu zuen, oihal-etxoletan bizi diren abeltzainen arbasoa.
21 Honen anaiak Jubal zuen izena, zitara- eta txirula-jotzaileen arbasoa.
22 Tzilak, berriz, Tubalkain sortu zuen; errementaria izan zen, brontze- eta burdin lanetan ari direnen arbasoa. Arreba bat izan zuen: Naama.
23 Lamekek esan zien bere emazteei:«Ada eta Tzila, entzun!Lameken emazteok,aditu nire kopla:Zauritu ninduelako, gizona hil dut;jipoitu ninduelako, mutikoa.
24 Kainen hilketa zazpi aldizmendekatuko badute,zazpi mila aldiz gehiagoLamekena».