3 Handik aldi batera, Kainek lurreko fruituen eskaintza egin zion Jaunari.
4 Abelek ere ekarri zituen artaldeko lehen bildotsak eta ardi-gantza. Jaunak abegi on egin zien Abeli eta honen emaitzari;
5 ez, ordea, Kaini eta honen emaitzari. Kain biziki haserretu zen, eta kopetilun zebilen.
6 Jaunak esan zion, orduan:— Zergatik zaude haserre? Zergatik kopetilun?
7 Zuzen jokatuko bazenu, argituko litzaizuke aurpegia; baina oker zabiltzanez gero, atean duzu bekatua, gainera erortzeko zain. Hala ere, mendera dezakezu.
8 Behinola, Kainek esanda, Abel eta biak landara elkarrekin joan zirelarik, Kainek anaiari eraso eta hil egin zuen.
9 Jaunak esan zion Kaini:—Non da anaia?Kainek erantzun:—Ez dakit. Anaiaren zaintzaile ote naiz, bada, ni?