6 Jaunak esan zion, orduan:— Zergatik zaude haserre? Zergatik kopetilun?
7 Zuzen jokatuko bazenu, argituko litzaizuke aurpegia; baina oker zabiltzanez gero, atean duzu bekatua, gainera erortzeko zain. Hala ere, mendera dezakezu.
8 Behinola, Kainek esanda, Abel eta biak landara elkarrekin joan zirelarik, Kainek anaiari eraso eta hil egin zuen.
9 Jaunak esan zion Kaini:—Non da anaia?Kainek erantzun:—Ez dakit. Anaiaren zaintzaile ote naiz, bada, ni?
10 Jaunak, orduan:—Zer egin duk? Hire anaiaren odola lurretik oihuka ari zaidak.
11 Horregatik, madarikatu egiten hau hik isuritako odola edan duen lurrak.
12 Lurra landuko duk, baina ez dik fruiturik emango; noraezean ibiliko haiz munduan.