3 eta atxilotu egin zituen guardiaburuaren etxeko kartzelan ezarriz, Jose preso zegoen tokian hain zuzen.
4 Guardiaburuak Joseren ardurapean utzi zituen.Denboraldi bat preso egon ondoren,
5 bi zerbitzariek amets egin zuten gau berean; bakoitzaren ametsak bere esanahi berezia zuen.
6 Goizean etortzean, kezkati aurkitu zituen Josek
7 bere nagusiaren etxean kartzelatuak zeuden faraoiaren funtzionarioak eta galdegin zien:—Zergatik zaudete hain aurpegi-ilun?
8 Haiek erantzun zioten:—Amets egin dugu, eta ezin digu inork esanahia argitu.Josek esan zien:—Jainkoari dagokio ametsen esanahia argitzea. Ea, konta iezazkidazue.
9 Edarizainen arduradunak bere ametsa kontatu zion:—Niri, neure ametsean, mahatsondo bat agertu zitzaidan;