1 Handik bi urtera, amets bat izan zuen faraoiak.
2 Nilo ibai ondoan zegoela, Nilotik atera eta ibaiertzean larrean hasi ziren zazpi behi ikusi zituen, itxura ederrekoak eta guriak.
3 Ondoren, beste zazpi behi irten ziren Nilotik, itxura txarrekoak eta argalak, eta beste behien ondoan jarri ziren, ibaiertzean.
4 Itxura txarreko eta argal hauek irentsi egin zituzten beste eder eta guri haiek. Une horretan, esnatu egin zen faraoia.
5 Berriro lokartu eta amets egin zuen. Gerri beretik, zazpi galburu aletsu eta mardul sortu ziren;
6 ondoren, beste zazpi galburu mehar sortu ziren, haize erreak ihartuak.