11 Gau batean, amets egin genuen biok, bakoitzaren ametsa bere esanahi bereziarekin.
12 Bazen han gurekin hebrear gazte bat, guardiaburuaren esklaboa. Kontatu genizkion geure ametsak, eta hark bakoitzaren esanahia argitu zigun.
13 Eta gertatu ere, berak eman zigun argibidearen arabera gertatu zitzaigun: ni neure karguan ezarri ninduzun berriro; bestea, aldiz, urkatu».
14 Faraoiak Joseren bila joateko agindu zuen eta berehala kartzelatik atera zuten. Bizarra moztu, arropak aldatu eta faraoiagana eraman zuten.
15 Honek esan zion:—Amets bat izan dut, eta ez dut inor aurkitu esanahia argitzeko gauza denik. Ametsa entzun orduko, ba omen dakizu zuk haren esanahia.
16 Josek ihardetsi zion:—Nik ez, faraoi jauna; Jainkoak berak emango dizu erantzuna zeure onerako.
17 Faraoiak kontatu zion: «Nire ametsean, Nilo bazterrean nengoela,