25 Josek esan zion faraoiari: «Bat bera dira, faraoi jauna, zure ametsak: Jainkoak zer egingo duen jakinarazten dizu.
26 Zazpi behi ederrak zazpi urte dira, zazpi galburu ederrak bezalaxe, bat bera baita bi ametsen esanahia.
27 Hauen ondoren etorritako zazpi behi eskas eta argalak ere zazpi urte dira, eta zazpi galburu mehar eta haize erreak ihartuak beste zazpi urte: zazpi gose-urte.
28 Esaten dizudan honetan, faraoi jauna, Jainkoak zer egingo duen jakinarazi dizu.
29 Begira, zazpi urtetan asetasun handia izango da Egipto lurralde osoan.
30 Ondoren, beste zazpi urte etorriko dira: aurreko asetasunaren aztarnarik ere ez da geldituko, goseak jota utziko baitu lurraldea.
31 Aurrerantzean, asetasuna zer denik ere ez da jakingo ondoren etorriko den goseteagatik, hain larria izango baita.