29 Begira, zazpi urtetan asetasun handia izango da Egipto lurralde osoan.
30 Ondoren, beste zazpi urte etorriko dira: aurreko asetasunaren aztarnarik ere ez da geldituko, goseak jota utziko baitu lurraldea.
31 Aurrerantzean, asetasuna zer denik ere ez da jakingo ondoren etorriko den goseteagatik, hain larria izango baita.
32 Eta amets bat bera behin eta birritan egiteak, Jaunak erabakia duela eta betetzeko prest dagoela adierazten du.
33 Orain, beraz, faraoi jauna, hauta ezazu gizon argi eta jakintsua, eta emaiozu aginpidea Egipto guztiaren gain.
34 Ezar itzazu gainbegiraleak, zazpi urteko asealdian lurreko emaitzetatik bosteko baten zerga bil dezaten.
35 Etortzeko diren urte on horietan, janari ugari jaso eta bil dezatela zure ardurapean, eta hirietan gorde.