36 Horrela, janari hori gorderik geldituko da Egipto lurraldean izango diren zazpi gose-urteetarako, eta goseteak ez du lurralde hau hondatuko».
37 Ongi iruditu zitzaion proposamena faraoiari, baita honen funtzionarioei ere.
38 Beraz, faraoiak esan zien: «Aurki ote genezake Jainkoaren espiritua honek bezala izango duen gizonik?»
39 Eta Joseri esan zion: «Ez daiteke inor zu baino gizon argi eta zuhurragorik izan, Jainkoak gauza guztietan aditua izatea eman dizunez gero.
40 Zeu izango zara, bada, nire jauregiko buru, eta zuk esana egingo du herri osoak. Neu bakarrik izango nauzu gainetik, errege naizenez.
41 Hara, Egipto osoaren gain ematen dizut agintea».
42 Hau esanik, faraoiak bere behatzetik eraztuna atera eta Joserenean ezarri zuen; liho finezko arropak jantzarazi zizkion eta urrezko lepoko katea ipini.