4 Itxura txarreko eta argal hauek irentsi egin zituzten beste eder eta guri haiek. Une horretan, esnatu egin zen faraoia.
5 Berriro lokartu eta amets egin zuen. Gerri beretik, zazpi galburu aletsu eta mardul sortu ziren;
6 ondoren, beste zazpi galburu mehar sortu ziren, haize erreak ihartuak.
7 Zazpi galburu meharrok irentsi egin zituzten beste aletsu eta bete haiek. Une horretan esnatu eta ametsa izan zela ohartu zen faraoia.
8 Eguna zabaldu zuenean, oso urduri zegoen faraoia eta, Egiptoko azti eta jakintsu guztiei deiturik, ametsa kontatu zien. Baina inor ez zen gauza izan faraoiaren ametsak argitzeko.
9 Orduan, edarizainen arduraduna mintzatu zitzaion, esanez: «Gaur datorkit burura neure errua.
10 Faraoi jauna, okin-arduraduna eta bion aurka haserretu zinen hartan, guardiaburuaren kartzelara eraman gintuzun.