47 Zazpi urte oparo haietan uzta ugaria eman zuen lurrak.
48 Eta zazpi urte oparo haietan jangai ugari bildu zuen Josek, eta hirietan gorde, hiri bakoitzean inguruko soroetan bildutakoa.
49 Erruz pilatu zuen garia, itsas hondarra bezain ugari. Hain ugaria zenez, kontatzeari ere utzi egin behar izan zion.
50 Gosete-urteak iritsi aurretik, bi seme sortu zizkion Joseri Asenatek, On hiriko apaiz Poti-Feraren alabak.
51 Lehen-semeari Manases eman zion izen, esanez: «Jainkoak ahantzarazi dizkit neure atsekabe eta ahaide guztiak».
52 Bigarrenari Efraim eman zion izen, esanez: «Jainkoak fruitua emanarazi dit neure atsekabeen lurralde honetan».
53 Amaitu ziren Egipton ugaritasunezko zazpi urteak,