24 Josek, haiengandik urrunduz, negarrari eman zion. Gero, berriro etorri eta beraiekin mintzatzen jarraitu zuen. Azkenik, Simeon hartu eta beraien aurrean atxilotu zuen.
25 Gero, haien zakuak gariz bete, bakoitzari bere dirua itzuli eta biderako jan-edariak emateko agindu zuen. Eta hala egin zieten.
26 Zakuak asto gainean kargatu eta alde egin zuten.
27 Gaua igarotzeko gelditu zirenean, batek, astoari pentsua emateko zakua ireki zuelarik, dirua zaku-muturrean aurkitu zuen.
28 Anaiei esan zien:—Dirua itzuli egin didate. Begira nire gari-zakua.Asaldaturik eta zur eta lur eginik, honela ziotsoten elkarri:—Zergatik egin ote digu hau Jainkoak?
29 Kanaan lurraldera iristean, beren aita Jakobi kontatu zioten gertatutako guztia, esanez:
30 «Lurralde hartako jaun den gizonak zakar hitz egin digu, eta zelataritzat hartu gaitu.