28 Anaiei esan zien:—Dirua itzuli egin didate. Begira nire gari-zakua.Asaldaturik eta zur eta lur eginik, honela ziotsoten elkarri:—Zergatik egin ote digu hau Jainkoak?
29 Kanaan lurraldera iristean, beren aita Jakobi kontatu zioten gertatutako guztia, esanez:
30 «Lurralde hartako jaun den gizonak zakar hitz egin digu, eta zelataritzat hartu gaitu.
31 Guk, gizon zintzoak garela eta ez zelatariak esan diogu.
32 Hamabi anaia ginela, aita bat beraren seme; anaia bat ez zegoela jadanik gurekin eta gazteena aitarekin zela Kanaanen.
33 Orduan, lurralde hartako jaun den gizonak esan digu: “Honela jakingo dut gizon zintzoak zaretela: zuetako bat nirekin geldituko da; besteok hartu etxekoen gosea asetzeko garia eta joan.
34 Ekardazue gero zeuen anaia gazteena, eta orduan jakingo dut zelatariak ez, baizik gizon zintzoak zaretela. Ondoren itzuliko dizuet anaia, eta lurralde honetan ibili ahal izango zarete”».