8 Ezagutu zituen, bai, Josek bere senideak, baina hauek ez bera.
9 Jose haietaz izandako ametsez oroitu zen, eta honela hitz egin zien:—Zelatariak zarete zuek, lurralde honetako alderdi zaindu gabeak miatzera etorriak.
10 Haiek erantzun:—Ez, jauna; zure zerbitzariok garia erostera etorri gara.
11 Aita bat beraren semeak gaituzu; gizon zintzoak gara eta ez zelatariak.
12 Josek esan zien:—Ez horixe! Zuek lurralde honetako alderdi zaindu gabeak miatzera etorri zarete.
13 Haiek, ordea:—Zure zerbitzariok hamabi ginen, aita bat beraren semeak, Kanaan lurraldekoak; gazteena aitarekin da orain eta bestea ez da gure artean.
14 Josek, berriro:—Horixe zelatariak zaretela!