7 Haiek erantzun:—Gizon hura galde eta galde ari izan zitzaigun gutaz eta gure etxekoez: «Bizi al duzue oraindik aita? Beste anaiarik ba al duzue?» Eta galderei erantzun besterik ez genuen egin. Burutik pasako al zitzaigun, bada, anaia eramateko esango zigunik?
8 Judak bere aita Israeli esan zion:—Bidali mutikoa nirekin. Abia gaitezen. Bestela denok hilko gara: zu, gu eta gure umeak.
9 Neure gain hartzen dut zure semearen erantzukizuna; neuri eskatu kontuak. Itzultzen ez badizut eta aurrera ekartzen ez, errudun izango nauzu betiko!
10 Hainbeste luzatu ez bagina, honezkero egina genukeen birritan ere joan-etorria.
11 Aita Israelek esan zien:—Beharrezkoa baldin bada, joan, hartu zorroetan lurreko fruiturik hoberenak eta eskaini oparia gizon hari: ukendu, ezti, usaingarri, mirra, intxaur eta almendrak, denetik pixka bat.
12 Hartu dirua ere eta itzuli zeuen zaku-muturrean ekarritakoa, okerren bat izan da eta.
13 Eraman zeuen anaia eta itzuli gizon harengana.