19 Agindu, orobat, hartzeko zenbait gurdi Egipton beren emazte eta seme-alabentzat, eta, aita harturik, etortzeko.
20 Ez daitezela ardura han uzten dutenaz, Egiptoko eskualderik emankorrena izango baitute».
21 Hala egin zuten Israelen semeek. Faraoiak agindu bezala, gurdiak eman zizkien Josek bere anaiei, baita biderako jan-edariak ere.
22 Bakoitzari aldatzeko jantziak eman zizkion. Benjamini, gainera, bost jantzi eta zilarrezko hirurehun txanpon.
23 Aitari hamar asto bidali zizkion, Egiptoko emaitzarik hoberenez kargaturik, eta hamar asteme gari-alez, ogiz eta jakiz kargaturik.
24 Anaiei, bidean beren arteko liskarrik ez izateko erregutu ondoren, agur egin zien.
25 Irten ziren, bada, Egiptotik eta, Kanaanera, beren aita Jakobengana, heldu zirenean,