1 Josek bere burua aitaren gainera bota zuen eta negarrez musukatu.
2 Gero, bere zerbitzuko sendagileei aitaren gorpua baltsamatzeko agindu zien. Hala egin zuten haiek.
3 Berrogei egun eman zituzten zeregin horretan, horrenbeste egun behar baitira gantzuketarako.Egiptoarrek dolu egin zuten hirurogeita hamar egunez.
4 Dolu-egunak amaitu zirenean, honela mintzatu zitzaien Jose faraoiaren jauregikoei: «Gogoko banauzue, esaiozue, arren, faraoiari:
5 Aitak zin eragin dit, bera hiltzean, Kanaan lurraldean duen hilobian ehortziko dudala. Emadazu orain aita ehorztera joateko baimena; itzuliko naiz gero».