14 Aita ehortzi ondoren, Egiptora itzuli zen Jose, bere anaiekin eta aita ehorztera joan ziren guztiekin.
15 Aita hil ondoren, honela ziotsoten elkarri Joseren anaiek: «Beharbada, Josek begitan hartuko gaitu eta egin genion kaltearen ordaina itzuliko digu».
16 Beraz, mandatu hau helarazi zioten: «Gure aitak hil aurretik agindu digu,
17 zuri hau esateko: “Barkatu, mesedez, zure senideen hobena eta bekatua; kalte egin dizute, bai, baina orain barkatu beraien hobena zure aitaren Jainkoaren zerbitzari hauei”».Hau entzutean, negar egin zuen Josek.
18 Gero, anaiek, berarengana joan eta lurreraino ahuspezturik, esan zioten:— Zure esklabo gaituzu.
19 Josek erantzun zien:—Ez izan beldur! Jainkoa ote naiz, bada, ni?
20 Egin nahi izan zenidaten kaltea Jainkoak on bihurtu du, jende asko salbatuz, gaur egun gertatzen den bezala.