16 «Irten zaitez ontzitik emazte, seme eta errainekin.
17 Atera zeurekin dituzun bizidun guztiak ere: hegazti, abere eta narrasti guztiak. Zabal bitez munduan, sortu umeak eta ugaldu».
18 Atera zen Noe bere emazte, seme eta errainekin.
19 Atera ziren ontzitik bizidun guztiak ere: abere, hegazti eta narrastiak.
20 Noek aldarea eraiki zion Jaunari, eta, kutsatu gabeko abere eta hegazti batzuk harturik, erre-oparitzat eskaini zituen aldarean.
21 Jaunak, oparien lurrina atseginez usnatuz, bere baitarako esan zuen: «Ez dut berriro mundua madarikatuko gizakia dela eta; egia da okerrera jarria dagoela gizakia gaztetandik, baina ez ditut bizidunak berriro suntsituko, orain egin dudan bezala.
22 «“Lurrak diraueino,ereiteak eta uzta-biltzeak,hotzak eta beroak,udak eta neguak,egunak eta gauakez dute behin ere huts egingo”».