4 eta, zazpigarren hilaren hamazazpian, ontzia Ararat mendi gainean kokatu zen.
5 Urak gutxituz joan ziren hamargarren hila arte; hilaren lehen egunean mendi-gailurrak agertu ziren.
6 Berrogei egunen buruan, Noek, berak egindako ontziko leihoa irekiz,
7 belea bidali zuen. Hau atera eta joan eta etorri ibili zen, lurreko urak lehortu arte.
8 Ondoren, usoa bidali zuen, urak lurrean gutxitu ote ziren jakiteko.
9 Baina usoa, bere hankak non pausaturik ez eta, ontzira itzuli zen, oraindik ura baitzegoen lurrazalean. Noek, eskua luzatuz, usoa hartu eta ontzi barrura sartu zuen.
10 Beste zazpi egun itxaron eta berriro bidali zuen usoa ontzitik.