1 Jainkoak Noe eta beronen semeak bedeinkatu zituen, esanez: «Sortu umeak, ugaldu eta bete lurra.
2 Zuen beldur-ikara izango dute abereek eta zeruko hegaztiek; lurreko narrastiak eta itsasoko arrainak zuen esku uzten ditut.
3 Bizi eta mugitzen den guztitik jan dezakezue; lehenago landareak bezala, den-dena ematen dizuet.
4 Baina ez duzue haragia odolarekin jango, odolean baitago bizia.
5 Horregatik, zuen odolaren, hau da, zuen biziaren, kontu eskatuko diet abereei, eta bere lagun hurkoaren biziaren kontu gizakiari.