14 «Nik zerua lainotzean, ostadarra azalduko da hodeietan;
15 orduan, zuei eta bizidun guztiei emandako itun-hitz honetaz oroituko naiz: ez direla aurrerantzean urak uholde bihurtuko, bizidun oro suntsitzeko.
16 Ostadarra hodeietan ikustean, bizidun guztiei betiko ematen diedan itun-hitz honetaz oroituko naiz».
17 Jainkoak esan zion Noeri: «Hau da, bada, lurreko bizidun guztiekin egiten dudan itunaren ezaugarria».
18 Noerekin beronen semeok atera ziren ontzitik: Sem, Kam, Kanaanen aita, eta Jafet.
19 Noeren hiru seme hauetatik sorturiko ondorengoak munduan barrena hedatu ziren.
20 Noe nekazaria zen eta mahastia landatu zuen.