6 «“Giza odola isuriko duenarigiza eskuak isuriko dio berea,Jainkoak bere irudikoegin baitu gizakia.
7 Zuek sortu umeak, ugaldu,zabaldu munduaneta bete ezazue jendez”».
8 Jainkoak Noeri eta beronen semeei esan zien, gainera:
9 «Ituna egiten dut zuekin eta zuen ondorengoekin,
10 baita zuekin dituzuen bizidun guztiekin ere: hegazti, abere eta piztiekin, ontzitik atera diren guztiekin.
11 Hona ematen dizuedan itun-hitza: ez duela uholdeak berriro bizidunik hondatuko, ez dela aurrerantzean mundua suntsituko duen uholderik izango».
12 Hau ere esan zien Jainkoak: «Hau da zuei eta zuen artean bizi diren bizidun guztiei belaunez belaun eta betiko ematen dizuedan itun-hitzaren ezaugarria: