8 Jainkoak Noeri eta beronen semeei esan zien, gainera:
9 «Ituna egiten dut zuekin eta zuen ondorengoekin,
10 baita zuekin dituzuen bizidun guztiekin ere: hegazti, abere eta piztiekin, ontzitik atera diren guztiekin.
11 Hona ematen dizuedan itun-hitza: ez duela uholdeak berriro bizidunik hondatuko, ez dela aurrerantzean mundua suntsituko duen uholderik izango».
12 Hau ere esan zien Jainkoak: «Hau da zuei eta zuen artean bizi diren bizidun guztiei belaunez belaun eta betiko ematen dizuedan itun-hitzaren ezaugarria:
13 neure ostadarra ezartzen dut hodeien artean, eta nire eta munduaren arteko itunaren seinale izango da.
14 «Nik zerua lainotzean, ostadarra azalduko da hodeietan;