43 Hauquiec dira erregueac Edomen lurrean manatu dutenac, Israelen semeen gainean erregueric içan cedin baino lehen: Bale Beorren semea; eta cen haren hiriaren icena, Denaba.
44 Bada, Bale hil cen eta haren orde erreguinatu cen Jobab, Çare Bofracoaren semea.
45 Eta Jobab hil içan cenean, haren orde erreguinatu cen Husam Themantarren lurrecoa.
46 Husam ere hil cen, eta erreguinatu cen haren orde Adad Badaden semea. Harec jo çuen Madian Moaben lurrean, eta haren hiriaren icena cen Abith.
47 Eta Adad hil içan cenean, haren orde erreguinatu cen Semla Marescacoa.
48 Semla ere hil içan cen, eta erreguinatu cen haren orde Saul Errohobothecoa, Errohoboth baita hibai-bazterrean.
49 Saul ere hil cen, eta haren orde Balanan Acoborren semea erreguinatu cen.