1 Bada, Filistindarrec gudua çuten Israelequin; Israelgo guiçonec iheseguin çaroeten Filistindarrei eta sarrasquitan erori ciren Jelboeco mendian.
2 Eta Filistindarrec Saulen eta haren semeen ondotic eguitean, hurbildu ciren eta hil cituzten Jonathas, Abinadab eta Melquisua Saulen semeac.
3 Gudua gaiztu cen Saulen contra; arrambelariec atzeman eta gueciz sakitu çuten.
4 Eta Saulec erran çaroen bere ezcutariari: Athera çaçu çure ezpata eta hil neçaçu, beldurrez ethor ditecen ingurebaquigabe horiec eta nitaz trufa ditecen. Haren ezcutaria berriz, beldurrac harritua cen eta etzuen nahi içan hori eguin. Saulec hartu çuen beraz ezpata eta haren gainera arthiqui çuen bere burua.
5 Haren ezcutariac ikusi çuenean hori, erran nahi da Saul hila cela, bera ere bere ezpataren gainera jauci cen eta hil cen.
6 Beraz Saul, haren hirur seme eta haren etche gucia batean hil ciren.
7 Celhaietan egoten ciren Israeldarrec ikusi çutenean hori, ihesari eman ciren; eta Saul eta bere semeac hil ondoan, utzi cituzten beren hiriac eta hor-hemenca barraiatu ciren. Filistindarrac ethorri ciren eta hiri hequietan eguin çuten beren egoitza.
8 Biharamunean beraz, Filistindarrec hilen buluzquinac alchatzen cituztelaric, atzeman cituzten Saul eta bere semeac Jelboeco mendian eroriac.
9 Erregue biluciric, burua moztu eta harmac kendu çarozten; eraman çuten guero beren lurrera, inguruan erabilceco, eta jaincordeen temploetan eta populuei erakusteco.
10 Haren harmac berriz, beren jaincoaren temploan consecratu cituzten, eta burua Dagonen temploan itzatu çuten.
11 Jabes Galaadeco guiçonec aditu çutenean hori, erran nahi da Filistindarrec Saulen gainean eguin cituzten guciac,
12 Guiçonic bihotzoien guciac jaiqui ciren, hartu cituzten Saulen eta haren semeen gorphutzac, ekarri cituzten Jabesera, Jabesen cen haritzaren azpian ehorci cituzten hequien heçurrac, eta çazpi egunez barur eguin çuten.
13 Saul hil cen beraz bere tzarquerien gatic, hautsi çuelacotz eta ez beguiratu Jaunac eman çaroen manamendua, berçalde ere emaztequi pithondun baten consultatzen içan celacotz,
14 Eta Jauna baithan etzuelacotz iduqui bere pesquiça. Horren gatic Jaunac hilaraci çuen, eta haren erresuma eman çaroen Dabidi, Isairen semeari.