1 Paralipomenac 3 BHNT

1 Hauquiec dira berriz, Dabidi Hebronen sorthu citzaizcoen semeac: çaharrena, Amnon, Aquinoam Jezraeldarra ganicacoa; bigarrena, Daniel, Abigail Carmeldarra ganicacoa;

2 Hirugarrena, Absalom, Maacaren, Jeçurreco erregue Tholmairen alabaren semea; laugarrena, Adonias, Aguithen semea;

3 Borzgarrena, Saphatias, Abitalen semea; seigarrena, Jethraham, bere emazte Eglaren semea.

4 Sei seme sorthu citzaizcoen beraz Hebronen, non erreguinatu baitzen çazpi urthe eta sei hilabethez. Jerusalemen berriz, erreguinatu cen hogoi eta hamahirur urthez.

5 Bada, Jerusalemen ere sorthu citzaizcoen semeac, Simaa, Sobab, Nathan eta Salomon, laurac Betsabee Amielen alaba ganic;

6 Jebaar, Elisama,

7 Eliphaleth, Noie, Nepheg, Japhia,

8 Elisama, Eliada eta Elipheleth, bederatzi;

9 Horiec oro Dabiden semeac, aiphatu gabe ohaideen ganicacoac; arrebetzat içan çuten Thamar.

10 Salomonen seme cen, berriz, Erroboam, ceinaren seme Abiac içan baitzuen Asa. Hunen ganic sorthu cen Josafat,

11 Joramen aita; Joramec içan çuen Ococias, ceina ganic athera baitzen Joas;

12 Eta hunen seme Amasiasec içatu çuen Açarias. Açariasen seme Joathanec

13 Içan çuen Acaz Ecequiasen aita, eta Ecequiasen ganic sorthu cen Manase.

14 Eta Manasec içan çuen Amon, Josiasen aita.

15 Bada, Josiasen semeac içatu ciren Johanan çaharrena, bigarrena Joaquin, hirugarrena Sedecias eta laugarrena Selum.

16 Joaquinen ganic sorthu ciren Jeconias eta Sedecias.

17 Jeconiasen seme içatu ciren Asir eta Salathiel,

18 Melquiram, Phadaia, Seneser, Jecemia, Sama eta Nadabia.

19 Phadaiaren ganic atheratu ciren Çorobabel eta Semei. Çorobabelec içan cituen Mosolam eta Hananias, eta Salomirh hequien arreba;

20 Halaber Hasaban, Ohol, Baraquia, Hasadia eta Josabhesed, borz.

21 Hananiasen seme cen, berriz, Phaltias Jeseiasen aita; Jeseiasen seme cen Erraphaia, eta hunen seme berriz, Arnan, ceinaren ganic sorthu baitzen Obdia Sequeniasen aita.

22 Sequeniasen seme cen Semeia, ceinac baitzituen sei seme: Hatus, Jegaal, Baria, Naaria, Saphat.

23 Naariac bacituen hirur seme: Elioenai, Ecequias eta Ezricam.

24 Elioenaien seme ciren Oduia, Eliasub, Pheleia, Acub, Johanan, Dalaia eta Anani, çazpi.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29