1 Judaren semeac: Phares, Hefron, Carmi, Hur eta Sobal.
2 Erraiac berriz, Sobalen semeac içan çuen Jahath, ceina ganic sorthu baitziren Ahumai eta Laad. Horiec dira Saratharren ahaidegoac.
3 Etamen ondoregoa ere hau da: Jezrahel, Jesema eta Jedebos; eta hequien arrebaren icena cen Asalelphuni.
4 Phanuel berriz, Jedorren aita cen, eta Ecer Hosarena; horiec dira Hurren semeac, Efratharen seme çaharrenarenac Bethlehemen aitarenac.
5 Asurrec Thecuaren aitac içan cituen bi emazte Halaa eta Naara.
6 Naarac eman çarozquien Ooçam, Hepher, Themantarrac eta Ahastharrac; horra Naararen semeac.
7 Eta Halaaren semeac dira Sereth, Isaar eta Ethnan.
8 Bada, Cosec içan cituen Anob eta Soboba, eta Arumen seme Aharehelen ondocoac.
9 Bada, Jabes bere anaiac baino aiphatuagoa içan cen; bere amac Jabes deithu çuen, cioelaric: Hori ceren oinhacetan içan dudan.
10 Eta Jabesec Israelgo Jainco Jaunari dei eguin çaroen, cioelaric: Balimba, Jauna, çure benedicionez nauçu benedicaturen, eta ene mugac çabalduren ditutzu, çure escua enequin içanen da, eta utziren ez nauçu malçurqueriaren azpian lehercera. Eta Jaunac onhetsi çaroen bere othoitza.
11 Bada, Calebec Suaren anaiac içan çuen Mahir, ceina içan baitzen Esthonen aita.
12 Esthonec berriz, içan cituen Bethrapha, Phese eta Tehina, ceina içan baitzen Naasen hirico aita; horiec dira Errecaco guiçonac.
13 Cenecen seme ciren, berriz, Othoniel eta Saraia. Othonielen semeac berriz, Hathath eta Maonathi.
14 Maonathic içan çuen Ofra; Saraiac berriz Joab, Languileen haraneco aita; ecic han ciren languileac.
15 Jephonen seme Caleben haurrac berriz: Hir, Ela eta Naham. Eta Elaren semea, Cenez.
16 Jaleleelen semeac berriz: Ciph, Cipha, Thiria eta Asrael.
17 Eta Ezraren semeac: Jether, Mered, Epher eta Jalon; berçalde içan cituen Maria, Samai eta Jefba Esthamoren aita.
18 Halaber Judaia haren emaztea erdi cen Jaredez Jedorren aitaz, Heberrez Socoren aitaz, eta Icuthielez Çanoeren aitaz. Bada horiec dira Bethiaren ondocoac, Bethia Faraonen alaba Meredequin ezcondu cenarenac.
19 Eta haren emaztea, Odaia, Ceilaren aita Naham deitzen cenaren arreba, bi semeren ama cen, Garmi eta Esthamo, ceina Macathico baitzen.
20 Simonen semeac berriz: Amnon, Errina Hananen ganic içana, eta Thilon. Eta Jefiren semeac: Çoheth eta Bençoheth.
21 Judaren seme Selaren semeac Her Lecaren aita, eta Laada Maresaren aita, eta Cineco etchean liho hauta lancen çutenen ahaidegoac;
22 Eta Iguzquia gueldiaraci çuena, eta Gueçurraren guiçonac, eta Segura eta Erretzailea, Moaben aitzindari içatu eta Lahemera bihurtu cirenac. Horiec dira beihalaco solasac.
23 Hequiec dira baxereguileac, Landaretan eta Berhoetan çaudecenac, erregueren baithan haren lanetan, eta han beren egoitza eguin içan dutenac.
24 Simeonen semeac: Namuel, Jamin, Jarib, Çara eta Saul,
25 Ceinaren seme baitzen Selum, Selumena Mapfan, eta Mapsamena Masma;
26 Masmaren semeac: Hamuel, Hamuelena Çacur, Çacurrena Semei.
27 Semeic içan cituen hamasei seme eta sei alaba: bainan haren anaiec etzuten içan haur hainitz, eta ahaidego gucia ecin heldu içan cen Judaren haurren bardinera.
28 Bada, beren egoitza eguin çuten Bersabeen, Moladan, Hasarsuhalen,
29 Balan, Asomen, Tholaden,
30 Bathuelen, Horman, Siceleguen,
31 Bethmarcabothen, Hasarsusimen, Bethberain eta Saarimen. Horiec dira hequien hiriac Dabid erreguearen egunetaraino.
32 Hequienac ciren oraino borz hiri edo hirisca, Etam, Aen, Erremon, Thoquen eta Asan,
33 Eta hiri horien inguruetaco herri guciac Baaleraino. Hori da hequien egon-lekua eta egoitzen xehatzapena.
34 Mosobab, Jemlec, Josa Amasiasen semea,
35 Joel, Jehu Josabiaren semea, (Josabia Saranaren semea baitzen eta Saraia Asielena),
36 Elioenai, Jacoba, Isuhaia, Asaia, Adiel, Ismiel, Banaia,
37 Eta Ciça Sepheiren semea baitzen, Sephei Alonena, Alon Idaiarena, Idaia Semrirena eta Semri Samaiarena;
38 Horiec dira aitzindari aiphatuac beren ahaidegotan, eta ezconçaz beren etchea berhatu çuten handizqui.
39 Eta goan ciren Gadorren sarcecotzat, haranaren iguzqui-haice alderaino, eta beren arthaldeençat alhapideac bilhatzeco.
40 Atzeman cituzten alhapide goriac eta hainitz onac, eta bazter bat çabala, descansua eta guicena, ceinetan beihala jarri içan baitziren Camen odolecoac.
41 Gorago beren icenez deithu ditugunac ethorri ciren beraz, Ecequias Judaco erregueren egunetan; jo cituzten han atzeman ciren olhac eta egoiliarrac, eta hil cituzten eta hequien orde egungo eguna arteo han eguin dute beren egoitza, ceren alhapide guciz goriac han atzeman baitzituzten.
42 Simeonen semeetaric halaber borz ehun goan ciren Seirgo mendira, aitzindari cituztelaric Phaltias, Naarias, Erraphaias eta Ociel Jesiren semeac;
43 Eta xahutu cituzten Amalectarretaric itzuri ahal ciren ondarrac, eta hequien orde han eguin dute beren eguinça egungo eguna arteo.