1 Bada, Israelgo semeac nombre-arauca, familia-buruçaguiec, milatariac, ehuntariac, cargudunac erregue cerbitzatzen çutenac andanaca, sarthuz eta ilkiz urthean cein bere hilabethean, hogoi eta lau mila ciren aldian.
2 Lehembicico hilabethean, lehembicico andana manatzen çuen Jesboamec Çabdielen semeac, eta azpico cituen hogoi eta lau mila guiçon.
3 Pharesen iraulguitic cen, eta lehembicico hilabethean armadan aitzindari gucien buruçagui.
4 Dudia Ahoharrac çuen bigarren hilabetheco andana, eta haren ondocoa deitzen cen Maceloth, ceinac manatzen baitzuen hogoi eta lau mila guiçonetaco armadaren çathi bat.
5 Hirugarren hilabethean, hirugarren andanaren buruçagui cen Banaias Joiada apheçaren semea; eta bere andanan bacituen hogoi eta lau mila guiçon.
6 Hura cen hogoi eta hamarren arteco Banaias hazcarren hura, hogoi eta hamarren garaia. Amiçabad haren semeac manatzen çuen haren andanari.
7 Laugarrena cen, laugarren hilabethean, Asahel Joaben anaia, eta ondoco çuen Çabadias bere semea. Haren andanan baciren hogoi eta lau mila guiçon.
8 Borzgarren buruçaguia, borzgarren hilabethean, cen Samaoth Jecertarra; eta haren andanan baciren hogoi eta lau mila guiçon.
9 Seigarrena, seigarren hilabethean cen Hira Acces Thecuarraren semea; eta haren andanan baciren hogoi eta lau mila guiçon.
10 Çazpigarrena, çazpigarren hilabethean, cen Heles Phalonitarra Efraimgo semeetaricacoa; eta haren andanan baciren hogoi eta lau mila guiçon.
11 Çorcigarrena, çorcigarren hilabethean, cen Sobocai Husathiarra, Çarahiren odolecoa, eta haren andanan baciren hogoi eta lau mila guiçon.
12 Bederatzigarrena, bederatzigarren hilabethean, cen Abiecer Anathotharra, Jeminiren semeetaricacoa; eta haren andanan baciren hogoi eta lau mila guiçon.
13 Hamargarrena, hamargarren hilabethean, cen Marai, Netophatharra berenez, eta Çarairen odolecoa, eta haren andanan baciren hogoi eta lau mila guiçon.
14 Hamecagarrena, hamecagarren hilabethean, cen Banaias Pharathondarra, Efraimgo semeetaricacoa; eta haren andanan baciren hogoi eta lau mila guiçon.
15 Hamabigarrena, hamabigarren hilabethean, cen Holdai Netophatharra, Gothonielen odoleticacoa, eta haren andanan baciren hogoi eta lau mila guiçon.
16 Bada, Israelgo leinuen buruetan ciren: Errubentarretan, Eliecer buruçaguia, Cecriren semea; Simeondarretan, Saphatias buruçaguia, Maacaren semea;
17 Lebitarretan, Hasabias, Camuelen semea; Aarondarretan, Sadoc;
18 Judan, Eliu Dabiden anaia; Isacarren, Amri, Micaelen semea;
19 Çabulondarretan, Jesmaias, Abdiasen semea; Nefthalitarretan, Jerimoth, Ozrielen semea;
20 Efraimgo semeetan, Osee, Oçaciuren semea; Manaseren leinu erdian, Joel, Phadaiaren semea;
21 Manaseren leinu erdi Galaadecoan, Jado, Çacariasen semea; Benjaminen berriz, Jasiel, Abnerren semea;
22 Aldiz Danen, Ezrihel, Jerohamen semea. Horiec ciren Israelgo semeen buruçaguiac.
23 Bada, Dabidec etzuen nahi içan hogoi urthez azpicoac kondatzea, Jaunac erran çuelacotz Israel ostecaturen çuela ceruetaco içarrac beçala.
24 Joab Sarbiaren semea hasi cen kondatzen, eta etzuen akabatu, ceren gauça horren gainera Jaunaren hasarrea jauci baitzen Israelen. Hargatic ez da kondatuec içan cirenen nombrea ekarria Dabid erreguearen egunetaco eguincen liburuan.
25 Bada, erregueren kutchen artha Asmothec çuen Adielen semeac; bainan hirietan, herrietan eta dorreetan ciren kutchen gainean Ociasen semeac Jonathanec çuen ikusteco.
26 Ezri Queluben semea cen, berriz, lur-lanetaco eta lurra lancen çuten laborarien gaineco;
27 Semeias Erromathiarra mahastiçainen gaineco; Çabdias Aphoniarra arnoteguien gaineco;
28 Balanan Gadertarra bazterretan ciren olibadien eta picodien gaineco; Joas olioteguien gaineco.
29 Saronen alhatzen ciren arthaldeen gaineco eçarria içan cen Setrai Sarondarra, eta idien gainean haranetan Saphat Adliren semea;
30 Cameluen gaineco berriz, Ubil Ismaeldarra; astoen gaineco Jadias Meronatharra;
31 Ardien gaineco Jaciz Agartarra. Horiec guciac ciren erregue Dabiden içatearen gaineco buruçaguiac.
32 Berriz, Jonathan, Dabiden osaba, guiçon umo eta jaquina, conseiluco cen; hura eta Jahiel Hacamoniren semea ciren erregueren semeequin.
33 Aquitophel ere erregueren conseiluco cen; eta Cusai Araquitarra cen erregueren adisquidea.
34 Joiada Banaiasen semea, eta Abiathar, Aquitophelen ondotic ciren. Erregueren armadaco buruçaguia berriz, Joab cen.