1 Erreguec halaber beretzat eguin cituen etcheac Dabiden hirian; Jaincoaren arkari xuxendu çaroen leku bat, eta olha bat hedatu çuen harençat.
2 Dabidec erran çuen orduan: Jaincoaren arka erabilcea etzaio cilhegui nihori, baicic-ere lebitarrei, ceinac Jaunac hautatu baititu haren erabilceco eta bere cerbitzatzeco bethi guciraino.
3 Israel gucia Jerusalemera bilaraci çuen Jaincoaren arka erakarcecotzat xuxendu çaroen bere toquira.
4 Ethorraraci cituen halaber Aaronen semeec eta lebitarrac.
5 Caathen semeetaric, Uriel cen buruçagui; haren anaiac baciren sei hogoi;
6 Merariren semeetaric, Asaia buruçagui, haren anaiac hamequetan hogoi;
7 Jersonen semeetaric, Joel buruçagui, haren anaiac seietan hogoi eta hamar;
8 Elisaphanen semeetaric, Semeias buruçagui, haren anaiac berrehun;
9 Hebronen semeetaric, Eliel buruçagui, haren anaiac laur hogoi
10 Ocielen semeetaric, Aminadab buruçagui, haren anaiac ehun eta hamabi.
11 Dabidec deithu cituen Sadoc aita Abiathar apheçac eta Uriel, Asaia, Joel, Semeias, Eliel eta Aminadab lebitarrac,
12 Eta erran çaroeten: Çuec, lebitar-familien buruçaguiac çaretenac, xahu çaitezte çuen anaiequin, eta Israelgo Jainco Jaunaren arka ekar çaçue, harençat aphaindua den lekura
13 Beldurrez-eta, nola Jaunac lehembicico aldian jo baiguintuen han etzineztelacotz, hala oraicoan ere jo gaitzan, haiçu ez den cerbait eguinez.
14 Sainduetsi ciren beraz apheçac eta lebitarrac, Israelgo Jainco Jaunaren arkaren ekarceco.
15 Eta Lebiren semeec arka haguetan soin gainetara hartu çuten, Moisec, Jaunaren hitzaren arabera manatu beçala.
16 Eta Dabidec lebitarren buruçaguiei erran çaroeten, beren anaietaric eçar cetzaten cantatzeco musicaco tresnequin, erran nahi da nabla, lira eta cimbalequin, ceruetaraino helaraztecotzat bozcalencietaco harrabotsac.
17 Eçarri cituzten beraz lebitarrac: Heman Joelen semea; eta haren anaietaric, Asaph, Baraquiasen semea; Merariren seme hequien anaietaric berriz, Ethan Casaiaren semea,
18 Eta hequien anaiac hequiequin; eta bigarren lerroan, Çacarias, Ben, Jaciel, Semiramoth, Jahiel, Ani, Eliab, Banaias, Maasias, Mathathias, Eliphalu, Macenias, Obededom eta Jehiel, athalçainac.
19 Bada, Heman, Asaph eta Ethan cantariec cobrezco cimbalac jotzen cituzten.
20 Çacariasec berriz, Ocielec, Semiramothec, Jehielec, Anic, Eliabec, Maasiasec eta Banaiasec nablen gainean cantatzen cituzten misterioac.
21 Mathathiasec berriz, Eliphaluc, Maceniasec, Obededomec, Jehielec eta Oçaciuc çorci çurdetaco guitarrequin cantatzen cituzten triomphazco cantuac.
22 Conenias berriz, lebitarren aitzindaria, cantarien buruco cen, cantuen abiatzeco; ecic hainitz jaquina cen.
23 Baraquias eta Elcana ciren arkaco athalçain.
24 Sebeniasec berriz, Josafatec, Nathanaelec, Amasric, Çacariasec, Banaiasec eta Eliecer aphecec turutac jotzen cituzten Jaincoaren arkaren aitzinean; eta Obededom eta Jehias ciren arkaco athalçain.
25 Beraz Dabid, Israelgo çaharrac eta armadaco aitzindariac bozcariotan goan ciren Jaunaren batasuneco arkaren eramateco Obededomen etchetic,
26 Eta nola Jaincoac lagundu baitzituen Jaunaren arka çakarten lebitarrac, imolatu cituzten çazpi cecen eta çazpi ahari.
27 Bada, Dabidec, arka çaramaten lebitar guciec, cantariec eta Conenias cantarien nausiac jaunciac cituzten liho hautazco soinac; Dabidec baçuen hala-ber lihozco ephodo bat.
28 Eta Israel guciac bozcariotan çaraman Jaunaren batasuneco arka, adarrac, turutac, cimbalac, nablac eta guitarrac joz.
29 Eta Jaunaren arka Dabiden hirira cenean, Micolec Saulen alabac, leihotic beguira çagoelaric, ikusi çuen Dabid erreguea arkaren aitzinean dançan eta bozcarioz heldu cela, eta bere baithan nardatu citzaioen.