1 Paralipomenac 21 BHNT

1 Bada, Satan alchatu cen Israelen contra, eta lehiaraci çuen Dabid cembat Israeldar citaqueen kondaraztera.

2 Eta Dabidec erran çaroeten Joabi eta populuco buruçaguiei: Çoazte eta Israel Bersabeetic Daneraino konda çaçue, eta kondua ekar darotaçue jaquinsun eguin nadiençat.

3 Joabec ihardetsi çuen: Jaunac çure populua orai denetic ehunetan berha beça; ene erregue jauna, ez othe dira guciac çure cerbitzariac? certaco bilhatzen du ene jaunac Israeli bekatutzat iratchiquia içanen çaroena?

4 Bainan erregueren hitza garaiago içan cen; eta Joabec, ilkiric, inguratu çuen Israel gucia eta bihurtu cen Jerusalemera.

5 Dabidi eman çaroen iragan cituen gucien nombrea, eta Israelen nombre gucia atzeman cen hemeca ehun mila guiçon ezpatadunena; Judatic berriz, laur ehun eta hirur hogoi eta hamar mila guerlari.

6 Joabec etzituen Lebi eta Benjamin kondatu, ecic gogo borchara bethetzen çuen erregueren manua.

7 Bada, manatua içan cena Jaincoaren desgogaraco içatu cen, eta jo çuen Israel.

8 Eta Dabidec Jaunari erran çaroen: Hori eguitean bekatu handia eguin dut; aldara çaçu othoi çure cerbitzariaren gaizquia, çoroqui haritu naicelacotz.

9 Eta Jauna Gadi Dabiden ikusleari minçatu cen erranez:

10 Çoaz, minça çaquizquio Dabidi, eta erroçu: Hau dio Jaunac: Ematen darotzut hirur gaucetaric hauta, nahi duçuna hauta çaçu, eta eguinen darotzut.

11 Gad Dabiden gana ethorri cenean, erran çaroen: Hau dio Jaunac: Hauta çaçu nahi duçuna:

12 Edo hirur urthez gosetea; edo çu hirur hilabethez çure etsaien ihes ibilcea, hequien ezpatari ecin itzuriz; edo hirur egunez Jaunaren ezpata eta içurritea lurraren gainera erorcea, eta Jaunaren ainguerua Israelgo eremu gucietan hilca haritzea. Ikusaçu beraz orai cer ihardetsico diodan bidali nauenari.

13 Dabidec erran çaroen Gadi: Athequec hersatzen naute alde orotaric; bainan hobe dut Jaunaren escura erorcea ecenez guiçonenetara, ceren handiac baitira haren urricalpenac.

14 Jaunac içurritea igorri çaroen beraz Israeli, eta Israeldic erori ciren hirur hogoi eta hamar mila guiçon.

15 Aingueru bat Jerusalemero igorri çuen halaber haren jotzera, eta herioaz jotzen hari celaric hiria, Jaunac ikusi çuen, eta urricaldu cen gaitzaren handiaz; eta aingueru joileari erran çaroen: Asqui da, bara bedi çure escua. Bada, Jaunaren ainguerua Ornan Jebusearraren larraineco ondoan cen.

16 Eta Dabidec beguiac alchaturic, ikusi çuen Jaunaren ainguerua xutic ceruaren eta lurraren artean, ezpata bilucia escuan Jerusalemen contra itzulia; eta Dabid eta Israelgo çaharrac, çurdatzac soinean, lurrera ahuspez erori ciren.

17 Eta Dabidec erran çaroen Jaincoari: Ez othe naiz ni populuaren kondatzea manatu dudana? Ni naiz bekatu eguin dudana, nic eguin dut gaizquia; cer merecitu du populu hunec? Ene Jainco Jauna, othoi çure escua bihur bedi ene gainera eta ene aitaren etchearen gainera, bainan çure populua ez bedi içan joa.

18 Orduan Jaunaren aingueruac manatu çaroen Gadi Dabidi erran ceçon igan çadien eta Jainco Jaunari aldare bat alcha ceçon Ornan Jebusearraren larrainean.

19 Dabid igan cen beraz, Gadec Jaunaren icenean erran çaroen hitzaren arabera.

20 Ornanec eta haren lau semeec harequin beguiratu eta ikusi çutenean Jaunaren ainguerua, gorde ciren; ecic orduan ogui jotzen hari ciren larrainean.

21 Dabid Ornanen gana heldu celaric beraz, Ornanec ikusi çuen, larrainetic bidera goan citzaioen, eta lurrean ahuspez adoratu çuen.

22 Eta Dabidec erran çaroen: Indaçu çure larraineco leku hori, hor Jaunari alcha dioçodan aldare bat eta gaitza populutic guibela dadien, eta dirutan har çaçu larrainaren balioa.

23 Ornanec berriz, ihardetsi çaroen Dabidi: Har çaçu, eta hortaz nahi duena eguin beça ene erregue jaunac; ene idiac ere holocaustaraco ematen ditut, lerac egurretaco eta oguia sacrificiotzat; guciac gogo onez emanen ditut.

24 Erregue Dabidec erran çaroen: Ez da horrela içanen, bainan horren balioaren dirua emanen darotzut; ecic ez dut bahar hori çuri kendu, eta horreletan Jaunari holocausta urruac escaini.

25 Dabidec Ornani eman ciozcan beraz lekuarençat sei ehun siclo phisu çucenenecoac,

26 Eta aldare bat alchatu çuen han. Escaini cituen holocaustac eta baquezco bitimac, deithu çuen Jaunaren icena, eta Jaunac ençun çuen, sua cerutic jautsaraciz holocaustaco aldarearen gainera.

27 Jaunac manatu çuen ainguerua, eta hunec ezpata eçarri çuen maguinan.

28 Berehala beraz Dabidec ikusiric Jaunac ençun çuela Ornan Jebusearraren larrainean, bitimac han imolatu cituen.

29 Bada, Moisec mortuan eguin içan çuen Jaunaren tabernaclea eta holocaustetaco aldarea Gabaongo leku goran ciren orduan.

30 Dabid ecin goan cen aldareraino, han Jaunari othoitz eguitera, ecen ikarac harritu çuen ikustean Jaunaren aingueruaren ezpata.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29