1 Paralipomenac 22 BHNT

1 Eta Dabidec erran çuen: Hau da Jaunaren etchea, eta hau da Israelen holocaustetaco aldarea.

2 Manatu çuen bil citecen Israelgo lurreco proselita guciac eta hequietaric eçarri cituen harri atheratzen eta aphaincen, Jaunaren etchearen eguiteco.

3 Dabidec halaber burdina hainitz xuxentaraci çuen atheetaco itzetzat, uztardura eta bilguneençat, eta nihonereco cobrequeta bat.

4 Sidondarrec eta Tiriarrec Dabidi ekarcen ciotzaten cedro çuren balioa ere ecin jo citaqueen.

5 Eta Dabidec erran çuen: Ene seme Salomon haurttoa da eta erphila; Jaunari eguin nahi diodan etchea berriz, halacoa içan behar da, non leku orotan aiphatuco baita; xuxenduren darozquiot beraz premia direnac. Hargatic hil baino lehen xuxendu cituen behar ciren guciac.

6 Eta deithu çuen Salomon eta manatu çaroen etche bat eguin ceçon Israelgo Jainco Jaunari.

7 Dabidec erran çaroen Salomoni: Ene semea, ene nahia içan da ene Jainco Jaunaren icenari etche baten alchatzea.

8 Bainan Jauna minçatu içan çait cioelaric: Hainitz odol ixuri duçu, asco guerla erabili duçu; hambat odol ene aitzinean ixuri ondoan, ecin eguinen duqueçu etcheric ene icenari.

9 Sorthuco çarotzun seme bat, içanen da osoqui baquetiarra; ecic eguinen dut bere etsai gucietaric inguruan baquea içan deçan; eta horren gatic deithua içanen da Baquetiarra; eta haren egun orotan, baquea eta phausua emanen ditut Israelen.

10 Harec ene icenari alchatuco dio etchea; hura içanen çait semetzat, eta ni içanen natzaio aitatzat; eta egun eta bethico gogorturen dut haren erreinua Israelen gainean.

11 Orai beraz, ene semea, Jauna çurequin içan bedi, dohatsu eguin beçaitza, eta çure Jainco Jaunari etchea eguioçu, berac çutaz erran içan duen beçala.

12 Jaunac halaber eman biaçatzu çuhurcia eta adimendua, Israel mana eta çure Jainco Jaunaren leguea beguira detzatzunçat.

13 Ecic, baldin beguiratzen baditutzu manamendu eta erabaquiac, Israeli irakastea Jaunac Moisi manatu dituenac, orduan goanen ahal çare aitzinatuz. Indar har çaçu, guiçonqui eguiçu, ez becedi ez ici, ez-eta ikara.

14 Huna non nic ene behartasunean xuxendu ditudan Jaunaren etchearen eguiteco premia direnac; ehun mila urhezco talendu, eta cilharrezcoac miletan mila; cobre eta burdinaqueta bat nihonerecoa, ecic hambatecoa da non ecin baititaque cembat den erran; çurac eta harriac xuxendu ditut behar içanen diren gucietaco.

15 Halaber baduçu languilequeta bat, harguin, harri-picatzaile, çur-lançaile, eta nolanahico lanen ancetsuqui eguiten hobequienic daquiten guiçonac,

16 Urhez eta cilharrez, cobrez eta burdinaz, ceinetaric erran ahal baino guehiago baita. Jaiqui çaite beraz, eta eguiçu, eta Jauna çurequin içanen da.

17 Dabidec halaber Israelgo aitzindari guciei manatu çaroeten lagun cioçoten Salomon bere semea.

18 Ikusten duçue, cioen, çuen Jainco Jauna çuequin dela; phausua eman darotzuela inguruan; çuen etsai guciac çuen escuetara arthiqui dituela, eta lurra hecia dagoela Jaunaren eta haren populuaren aitzinean.

19 Çuen bihotz arimez eguiçue beraz çuen Jainco Jaunaren bilhatzera. Jaiqui çaizte, eta Jainco Jaunari alcha dioçoçue saindutegui bat, hartan sarceco Jaunaren batasuneco arka eta Jaunari consecraturicaco tresnac, Jaunaren icenari eguinen çaroen etchean.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29