1 Aldiz, athalçainen berezgoac: Coretarretaric Meselemia, Coreren semea, Asaphen semeetaricacoa;
2 Meselemiaren semeac, Çacarias çaharrena, Jadihel bigarrena, Çabadias hirugarrena, Jathanael laugarrena,
3 Elam borzgarrena, Johanan seigarrena, Elioenai çazpigarrena.
4 Obededomen semeac, Semeias çaharrena, Joçabad bigarrena, Joaha hirugarrena, Sacar laugarrena, Nathanael borzgarrena,
5 Anuel seigarrena, Isacar çazpigarrena, Pholathi çorcigarrena; ecic Jaunac benedicatu çuen.
6 Haren seme Semeiri sorthu citzaizcon semeac, familietaco buruçaguiac; ecic guiçon guciz hazcarrac ciren.
7 Semeiasen seme ciren beraz Othni eta haren anaia guiçon guciz hazcarrac, Erraphael, Obed, Elçabad, Eliu ere eta Samaquias.
8 Horiec oro Obededomen semeetaric; berac, beren seme eta anaiac, guciz hazcarrac lanen eguiteco, hirur hogoi eta bia Obededomen ganicacoac.
9 Meselemiaren semeac berriz, eta anaia guciz hazcarrac, hemeçorci.
10 Aldiz, Hosa ganicacoac, erran nahi da Merariren semeetaric: Semri buruçagui (ecic etzuen içatu seme çaharrenic, eta hargatic bere aitac Semri eçarri çuen buruçagui),
11 Bigarrena Heicias, hirugarrena Tabelias, laugarrena Çacarias; Hosaren seme horiec eta anaiac, orotara hamahirur.
12 Horiec içan ciren bereciac athalçain beçala; çainen aitzindariac, hala nola beren anaiac cerbitza citecençat bethi Jaunaren etchean.
13 Athe bakotchecotzat beraz çortea bardin arthiqui çaroeten nahiz handiei, nahiz ttipiei familiaca.
14 Çorteac beraz Selemiasi eman çaroen iguzqui-haiceco aldea. Ipharreco alderdia berriz, haren seme Çacariasi, guiçon guciz çuhur eta jaquinari erori citzaioen çortean.
15 Obededom eta bere semeac ciren aldiz hegoalderat, eta etcheco aurkinça hartan cen bilçarra.
16 Sephim eta Hosa ciren mendebalerat, goiti goateco biderat daraman athearen ondoan. Eta guardia guardiaren parrean cen.
17 Iguzqui-haiceco alderdian baciren sei lebitar; eta ipharrean lau, egun bakotch; hegoaldean eta bilçarra cen aurkinçan, baciren orobat lau birazca, egun bakotch.
18 Mendebalerat ere athalçainen xoxetan bidearen gainean, baciren lau, birazca xoxetan.
19 Horiec ciren athalçainen berezpenac, Coreren eta Merariren semeenac.
20 Aquias cen, berriz, Jaincoaren etcheco kutchen eta phusca sainduen çainceco.
21 Jersoniren seme Ledanen haurrac: Ledanen ganic heldu ciren familia-buru hauquiec, Ledan, Jersoni eta Jehieli.
22 Jehieliren semeac: Çathan eta haren anaia Joel, Jaunaren etcheco kutcha-çainac,
23 Amramtarrequin, Isaartarrequin, Hebrondarrequin eta Ociheltarrequin.
24 Subaelec berriz, Jersomen semeac, Jersom Moisen seme baitzen, kutchen gainean çuen ikustecoa.
25 Haren anaia Eliecerren seme cen Errahabia, Errahabiarena Isaias, Isaiasena Joram, Joramena Cecri, eta Cecrirena Selemith.
26 Selemithec berac eta bere anaiec çaindu behar cituzten sainduen phuscac, Dabid erregueac, familietaco buruçaguiec, milatariec, ehuntariec eta armadaco buruçaguiec sainduetsiac,
27 Guerletaric eta guduetaco buluzquinetaric temploaren eta hango tresnen eguiteco consecratu cituztenac.
28 Gauça horien sainduesleac ciren Samuel ikuslea, Saul Cisen semea, Abner Nerren semea eta Joab Sarbiaren semea. Halacoric sainduesten cituzten guciec Selemithen eta haren anaien escura çakarzten.
29 Isaartarrec cituzten buruçagui Conenias eta bere semeac, campoco lan Israeli beguiratzen cirenetaco, populuaren arguitzeco eta juiatzeco.
30 Bada, Hasabias Hebrondarra eta haren anaiac, hamaçazpi ehun guiçon guciz hazcarrac ciren Israelen buruco Jordanez haindian mendebaleco alderat, Jaunaren lanetan eta erregueren cerbitzuan.
31 Jeria içan cen Hebrondarren buruçagui hequien familien eta ahaidegoen arabera. Dabiden erreguetasuneco berrogoigarren urthean kondatuac içan ciren eta kausitu ciren Jacer Galaadecoan guiçon guciz hazcarrac,
32 Eta hequien anaia adin hobeenecoac bi mila eta çazpi ehun familia-buruçagui. Bada, Dabid erregueac Errubentarren, Gadarren eta Manaseren leinu erdiaren gaineco eçarri cituen Jaincoaren eta erregueren ikusteco gucietan.