1 Hiramec Tirreco erreguec bidalquinac igorri çarozquien Dabidi, eta cedro çurac, eta harrasi eta çur lançaileac etche baten eguiteco.
2 Dabidec eçagutu çuen Jaunac erreguetzat onhetsi çuela Israelen gainean, eta haren erreguetasuna alchatua cela haren Israelgo populuaren gainean.
3 Dabidec halaber Jerusalemen hartu cituen berce emazte batzu, eta içan cituen semeac eta alabac.
4 Hauquiec dira Jerusalemen sorthu citzaizcon haurren icenac: Samua, Sobab, Nathan, Salomon,
5 Jebahar, Elisua, Eliphalet,
6 Noga, Napheg, Japhia,
7 Elisama, Baaliada eta Eliphalet.
8 Bada, Filistindarrec adituric Dabid Israel guciaren gainean erregue gançutua içan cela, igan ciren guciac haren bilhatzeco. Dabidec aditu çuenean hori, atheratu citzaioeten bidera.
9 Bada, Filistindarrac heldu cirelaric, Erraphaimgo haranean barraiatu ciren.
10 Eta Dabidec Jauna consultatu çuen, erranez: Iganen othe naiz Filistindarretara, eta ene escuetara arthiquico othe ditutzu? Eta Jaunac erran çaroen: Igan çaite, eta escuetaratuco darozquitzut.
11 Eta Baalpharasimera igan cirenean, Dabidec han jo cituen, eta erran çuen: Jaincoac ene etsaiac ene escuz barraiatu ditu, urac barraiatzen diren beçala. Eta aria hortaz leku hura deithua içan cen Baalpharasim.
12 Filistindarrec han utzi cituzten beren jaincoac, eta Dabidec manatu çuen erreac içan citecen.
13 Berce aldi batez orobat Filistindarrac sarthu eta haranean barraiatu ciren.
14 Eta Dabidec berriz ere consultatu çuen Jaincoa, eta Jaincoac erran çaroen: Ez hequien ondotic igan; guibelerat eguiçu hequien ganic, eta udareen parretic goanen çare hequien contra.
15 Udareen gainean dabilanaren harrabotsa adituco duçunean, orduan ilkico çare gudura. Jaincoa ecic çure aitzinean atheratua da, Filistindarren campen jotzeco.
16 Dabidec eguin çuen beraz Jaincoac manatu çaroen beçala, eta Filistindarren campac jo cituen Gabaondic Gaceraraino.
17 Eta Dabiden icena barraiatu cen leku gucietara, aita Jaunac haren beldurra eman çaroeten jendaia guciei.