1 Paralipomenac 25 BHNT

1 Dabidec eta armadaco aitzindariec bereci cituzten beraz Asaphen, Hemanen eta Idithunen semeac cantatzeco guitarren, maniurren, eta cimbalen gainean, beren lerroaren arabera bethez bereciac cituzten eguimbideac.

2 Asaphen semeetaric: Çacur, Josep, Nathania, eta Asarela, Asaphen semeac, buruco çutela Asaph erregueren manuaren arabera cantatzen çuena.

3 Idithunen semeac berriz: Idithun, Godolias, Sori, Jeseias, Hasabiaa eta Mathathias, sei, buruco çutelaric beren aita Idithun, guitarraren gainean cantatzen çuena, eta Jaunari aithor eta laudorio ematen çutenen buruçaguia.

4 Heman ere; Hemanen semeac: Bocciau, Mathanim, Ociel, Subuel, Jerimoth, Hananias, Hanani, Eliatha, Jedelthi, Erromemthiecer, Jesbacafa, Melothi, Othir, Mahacioth.

5 Horien gucien aita cen Roman, erregueren ikustea Jaincoaren solasetan, Jaunaren botherearen goresteco. Eta Jaincoac Hemani eman ciozcan hamalau seme eta hirur alaba.

6 Guciac, erran nahi da Asaphen, Idithunen eta Hemanen semeac ciren bereciac, çain bere aitaren azpian, erregueren manuaren arabera Jaunaren etcheco eguimbideetan, Jaunaren temploan cantatzeco cimbalen, maniurren eta guitarren gainean.

7 Bada, hequiec beren anaiequin, irakaste guciac, Jaunaren canticac irakasten cituztenac, helcen ciren berrehun eta laur hogoi eta çorcitara.

8 Eta çahar edo gazte, jaquinsu edo jaquingabe, oroc bardinetic çortean arthiqui cituzten beren aldiac.

9 Lehembicico çortea atheratu citzaioen. Josepi ceina Asaphen aldeco baitzen; bigarrena Godoliasi eta haren hamabi seme eta anaiei;

10 Hirugarrena Çacurri eta haren hamabi seme eta anaiei;

11 Laugarrena Isariri eta haren hamabi seme eta anaiei;

12 Borzgarrena Nathaniasi eta haren hamabi seme eta anaiei

13 Seigarrena Bocciauri eta haren hamabi seme eta anaiei;

14 Çazpigarrena Isreelari eta haren hamabi seme eta anaiei

15 Çorcigarrena Jesaiari eta haren hamabi seme eta anaiei

16 Bederatzigarrena Mathaniasi eta haren hamabi seme eta anaiei;

17 Hamargarrena Semeiasi eta haren hamabi seme eta anaiei

18 Hamecagarrena Açareeli eta haren hamabi seme eta anaiei

19 Hamabigarrena Hasabiasi eta haren hamabi seme eta anaiei

20 Hamahirugarrena Subaeli eta haren hamabi seme eta anaiei;

21 Hamalaugarrena Mathathias eta haren hamabi seme eta anaiei;

22 Hamaborzgarrena Jerimoxi eta haren hamabi seme eta anaiei,

23 Hamaseigarrena Hananiasi eta haren hamabi seme eta anaiei;

24 Hamaçazpigarrena Jesbacasari eta haren hamabi seme eta anaiei;

25 Hemeçorcigarrena Hananiri eta, haren hamabi seme eta anaiei;

26 Hemeretzigarrena Melothiri eta haren hamabi seme eta anaiei;

27 Hogoigarrena Eliathari eta haren hamabi seme eta anaiei

28 Hogoi eta batgarrena Othirri eta haren hamabi seme eta anaiei;

29 Hogoi eta bigarrena Jedelthiri eta haren hamabi seme eta anaiei;

30 Hogoi eta hirugarrena Mahaciothi eta haren hamabi seme eta anaiei;

31 Hogoi eta laugarrena Erromemthiecerri eta haren hamabi seme eta anaiei.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29