1 Dabid beraz çahartu eta egunez bethe cenean, Israelen gainean erregue eçarri çuen Salomon bere semea.
2 Bilaraci cituen Israelgo aitzindari guciac, apheçac eta lebitarrac.
3 Lebitarrac kondatuac içan ciren hogoi eta hamar urthetaric eta goiti, eta kausitu ciren hogoi eta hemeçorci mila guiçon.
4 Hequietaric hogoi eta lau mila içan ciren hautatuac eta Jaunaren etcheco eguimbideetara phartituac. Cargudun eta juie baciren berriz, sei mila.
5 Aldiz athalçainac ciren lau mila, eta berce haimberce cantari, Jauna cantatzen çutenac, Dabidec cantetaraco eguin içan cituen tresnen gainean.
6 Eta Dabidec eçarri cituen cein bere aldietan Lebiren semeen etcheen arabera, erran nahi da Jersonen etchea, Caathena eta Merarirena.
7 Jersonen semeac: Leedan eta Semei.
8 Leedanen semeac: çaharrena Jahiel, Cethan eta Joel, hirur.
9 Semeiren semeac: Salomith, Hosiel eta Aran, hirur: horiec dira Leedanen familietaco buruçaguiac.
10 Semeiren semeac berriz: Leheth, Ciça, Jaus eta Baria: horiec dira Semeiren umeac, lau.
11 Bada, Leheth cen çaharrena, Ciça bigarrena. Jausec berriz, eta Bariac etzituzten içan hainitz hanr; hargatic içan ciren kondatuac familia eta etche bakar batecu.
12 Caathen semeac: Amram, Isaar, Hebron eta Ociel, lau.
13 Amramen semeac: Aaron eta Moise. Aaron berecia içan cen, sainduren sainduan eguimbideen bethetzeco bethi gucian, berac eta bere semeec, eta isensua erretzeco Jaunari hari cihoaquioen moldean, eta haren icenean bethi eta bethi populuaren benedicatzeco.
14 Jaincoaren guiçon Moisen haurrac ere Lebiren leinuan içan ciren kondatuac.
15 Moisen semeac: Jersom eta Eliecer.
16 Jersomen semeac: Subuel çaharrena.
17 Eliecerren semeac berriz: Errohobia çaharrena, eta Eliecerrec etzuen berce semeric. Errohobiaren semeac berriz, hainitz berhatu ciren.
18 Isaarren semeac: Salontith çaharrena.
19 Hebronen semeac: Jeriau çaharrena, Amarias bigarrena, Jahaciel hirugarrena, Jecmaam laugarrena.
20 Ocielen semeac: Mica çaharrena, Jesia bigarrena.
21 Merariren semeac: Moholi eta Musi. Moholiren semeac: Eleaçar eta Cis.
22 Bada, Eleaçar hil cen; etzuen semeric içan, bainan-bai alabac, eta beren anaiec, Cisen semeec hartu cituzten emaztetzat.
23 Icusiren semeac: Moholi, Eder eta Jerimoth, hirur.
24 Horiec dira Lebiren semeac beren ahaidego eta familien arabera, buruçaguiac, Jaunaren etcheco eguimbideac aldizca bethetzen cituztenac, bakotchac kondatua içan cen lerroan, hogoi urthetaric eta goiti.
25 Ecic Dabidec erran çuen: Israelgo Jainco Jaunac bere populuari bethicotzat eman diozqui phausua eta bere egon-lekua Jerusalemen.
26 Lebitarrec ez dute guehiago tabernaclearen eta hango eguimbideetaco tresna gucian eramateric içanen.
27 Dabiden azquen manamenduen arabera, Lebiren semeac kondatuco dira hogoi urthetaric eta goiti.
28 Aaronen semeen manuco içanen dira Jaunaren etcheco eguimbideetan, temploco sarceetan, salhetan, xahu-lekuetan, sainduteguian eta Jaunaren temploco eguimbideei darraitzoten lan gucietan.
29 Aldiz, aphecec içanen dute artha proposicioneco oguiez, irinezco sacrificioaz, ophil airisez, paderaz, xigorquetaz eta phisu neurri guciez.
30 Lebitarrac berriz, goicetan, eta arratsetan orobat, egon beharco dira Jaunari aithor ematen eta cantuen cantatzen,
31 Nahiz Jaunaren holocausten escaincetan, nahiz larumbatetan, hilabethearen lehen egunean eta berce besta-buruetan, nombre manatuaren eta gauça bakotchari çor çaioen ceremonien arabera, bethi Jaunaren aitzinean.
32 Beguiratuco dituzte batasuneco tabernaclearen gaineco manamenduac, sainduteguico leguea eta Aaronen seme beren anaien alderaco jauspena, Jaunaren etchean beren eguimbideen bethetzeco.