1 Paralipomenac 9 BHNT

1 Horra beraz Israel guciaren xehatzapena, eta guciac cembat ciren iscribatua içan da Israelgo eta Judaco erregueen liburuan; eta Babilonara eramanac içan ciren beren tzarqueria gatic.

2 Bada, beren goçamenetan eta beren hirietan egotera lehembicicoric ethorri cirenac, Israeldarrac, apheçac, lebitarrac eta Nathindarrac ciren.

3 Jerusalemen egotu ciren Judaren semeetaric, Benjaminenetaric, Efraimenetaric ere eta Manaserenetaric:

4 Othei Amiuden semea, Amiud Amriren seme baitzen, Amri Omrairena, Omrai Bonirena, Boni Pharesen semeetaric, eta Phares Judaren semea;

5 Asaia Siloniren seme çaharrena eta bere umeac;

6 Çararen semeetaric berriz, Jehuel eta hequien anaiac, sei ehun eta laur hogoi eta hamar;

7 Benjaminen umeetaric berriz: Salo Mosolamen semea, Mosolam baitzen Oduiaren seme eta Oduia Asanarena;

8 Jobania Jerohamen semea; Ela Ociren semea, Oci baitzen Mocoriren seme; Mosolam Saphatiasen semea, Saphatias baitzen Errahuelen seme, eta Errahuel Jebaniasena;

9 Eta hequien anaiac familiaca, bederatzi ehun eta berrogoi eta hamasei. Hauquiec oro familietaco buruac beren arbasoen etcheetan.

10 Aphecetaric berriz: Jedaia, Joiarib eta Jaquin;

11 Açarias ere Helciacen semea, Helcias baitzen Mosolamen seme, Mosolam Sadoquena, Sadoc Meraiothena, eta Meraioth Aquitob Jaincoaren etcheco aphez-handiarena.

12 Adaias berriz, Jerohamen semea, Jeroham Phasurren seme baitzen, eta Phasur Melquiasena; eta Maasai Adielen semea, Adiel baitzen Jezraren seme, Jezra Mosolamena, Mosolam Mosolamithena, Mosolamith Emerrena;

13 Halaber hequien anaiac, beren familietaco buruac, hamaçazpi ehun eta hirur hogoi, indar handienecoac Jaunaren etcheco eguimbideen bethetzeco.

14 Lebitarretaric berriz, Semeia Hasuben semea, Hasub baitzen Ezricamen seme, Ezricam Hasebiarena, eta Hasebia Merariren semeetaric;

15 Halaber Bakacar çurguina, Galal eta Mathania Mitharen semea, Mitha Cecriren seme baitzen eta Cecri Asaphena;

16 Obdia Semeiasen semea, Semeias Galalen seme baitzen, eta Galal Idithunena; Baraquia Asaren semea, Asa baitzen Netophatico hiripeetan egotu cen Elcanaren seme;

17 Athalçainac berriz, Selum, Acub, Telmon eta Ahimam, eta Selum beren anaia çuten buruçagui.

18 Ordu arteo Lebiren semeetaric aldizca çain egoten ciren erregueren athean iguzqui-haicerat.

19 Selum berriz, Coreren semea, Core baitzen Abiasaphen seme eta Abiasaph Corerena, bere anaia guciequin eta bere aitaren etchearequin: hequiec dira Coretarrac eguimbideetaco lanen artha çutenac, tabernacleco atheetaco çainac; eta hequien familiec aldizca çaincen çuten Jaunaren campetaco sarcea.

20 Bada, Phinees Eleaçarren semea cen hequien buruçagui Jaunaren aitzinean.

21 Berriz, Çacarias Mosolamiaren semea lekucotasuneco tabernaclearen atheco athalçaina cen.

22 Horiec oro, atheen çainceco bereciac, berrehun eta hamabi ciren, beren hirietan iscribuz hartuac. Dabidec eta Samuel ikusteac cargutan eçarriec ciren, beren fedearen ariaz,

23 Hala berac, nola beren semeac, Jaunaren etcheco atheetan eta tabernaclean, cein bere aldico.

24 Athalçainac lau haiceetara jarcen ciren, erran nahi da iguzqui-haicera, mendebalera, ipharrera eta hegoara.

25 Hequien anaiac berriz, beren herrietan çauden, eta cein bere larumbatetan ethorcen ciren, bere aldiaren bethetzera.

26 Lau lebitar hequiec çuten ikusteco athalçain gucien gainean eta Jaunaren etcheco salhen eta kutchen gainean.

27 Eta Jaunaren temploco inguruan cituzten beren egon-lekuac, goicetan atheac beren orduetan idequitzeco.

28 Hequien odoleticacoac ciren hala-ber temploan erabilcen ciren tresnen cargua çutenac; tresnac ecic kondatuz ematen eta bihurcen ciren.

29 Sainduteguico tresnen cargua çutenetaric ciren irinaren, arnoaren, olioaren, isensuaren eta balsamuen artha çutenac.

30 Aphez semeac ciren berriz, balsamuetaric urrin-onac xuxencen cituztenac.

31 Mathathias lebitarra, Selum Coretarraren seme çaharrena cen cargutua paderan erretzen cirenez.

32 Hequien anaietaric Caathen semeetaric ciren berriz, proposicioneco oguien cargua çutenac, bethi berriac larumbat bakotcheco xuxent cetzaten.

33 Horiec ciren cantarien buruçaguiac lebitarren familien arabera templo inguruco salhetan egoten cirenac, gau eta egun noiznahi beren eguimbideac bethe ceçatençat.

34 Lebitarren aitzindariac, beren familietaco buruçaguiac, Jerusalemen egotu ciren.

35 Gabaonen egotu ciren berriz, Jehiel Gabaongo aita, eta haren emaztea Maaca deitzen cena.

36 Abdon haren seme çaharrena, Sur, Cis, Baal, Ner, Nadab,

37 Jedor, Ahio, Çacarias eta Maceloth,

38 (Eta Maceloth Samaanen aita cen); horiec Jerusalemen egotu ciren beren anaiequin, beren anaien parrean.

39 Nerrec berriz, içan çuen Cis, Cisec Saul, Saulec Jonathas, Melquisua, Abinadab eta Esbaal.

40 Meribaal berriz, Jonathasen seme cen, eta Meribaalec içan çuen Mica.

41 Micaren semeac berriz, Phithon, Melec, Tharaa eta Ahaz.

42 Ahacec içan çuen Jara Jarac içan cituen Alamath, Azmoth eta Çamri; Çamric berriz, içan çuen Mosa.

43 Mosac berriz, içan çuen Banaa; hunen seme Erraphaiac içan çuen Elasa, ceina ganic sorthu baitzen Asel.

44 Aselec berriz, içan cituen sei seme hunela deithuac: Ezricam, Bocru, Ismahel, Saria, Obdia, Hanan: horiec dira Aselen semeac.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29