1 Israel oucia Dabiden gana Hebronera bildu cen beraz, cioelaric: Çure heçurrac eta haraguia gare.
2 Eta lehenago ere, Saul oraino erregue celaric, çu cinen Israel ilkiarazten eta bihurrarazten cinduena; ecic çuri erran çarotzun çure Jainco Jaunac: Çuc alhatuco duçu Israelgo ene populua, eta çu içanen çare haren gainean buruçagui.
3 Israelgo çaharrenac adinez ethorri ciren beraz guciac erregueren gana Hebronera, eta Dabidec hequiequin batasun eguin çuen Jaunaren aitzinean; eta Israelen gainean erreguetzat gançutu çuten, Jaunac Samuelen arartecoz erran çuen hitzaren arabera.
4 Guero Dabid eta Israel gucia goan ciren Jerusalemera; hura da Jebus, non baitzauden Jebusearrac lekuco egoiliarrac.
5 Eta Jebusen çaudenec erran çaroten Dabidi: Ez haiz hemen sarthuco. Bada, Dabidec hartu çuen Siongo gaztelua, ceina baita Dabiden hiria.
6 Eta erran çuen: Jebusearra lehenic joco duena içanen da aitzindari eta buruçagui. Joab Sarbiaren semea igan cen beraz lehen-lehena eta aitzindari eguina içan cen.
7 Bada, Dabidec gazteluan eguin çuen bere egoitza, eta hargatic da deithua Dabiden hiria.