14 Hirur garaiac guelditu ciren bazterraren erdian, eta çaindu çuten; eta Filistindarrac jo cituztenean, Jaunac garhaicia handia eman çaroen bere populuari.
15 Berriz, hogoi eta hamarretaric hirurac jautsi ciren harcadi batera, ceinetan baitzen Dabid Odolamgo cilhoco ondoan, Filistindarrac Erraphaimgo haranean campatu cirenean.
16 Bada, Dabid gazteluan cen, eta Filistindarren guardia Bethlehemen cen.
17 Eta Dabid egarriz çagoen eta erran çuen: Ai! norbaitec eman baleçat Bethlehemgo athean den urteguico uretic!
18 Hirur horiec beraz goan ciren Filistindarren campen erditic, ura hartu çuten Bethlehemgo athean den urteguitic eta Dabidi ekarri çaroten edatera. Dabidec etzuen nahi içan, bainan nahiago içan çaroen Jaunari ixuri,
19 Cioelaric: Urrun ni ganic holacoric eguin deçadan ene Jaincoaren aitzinean, eta edan deçadan guiçon hauquien odola! ecic beren bicien galceco çorian ekarri darotate ur hori. Aria hortaz etzuen nahi içan edan. Horra cer eguin çuten hirur garaiec.
20 Abisai, Joaben anaia, cen hiruretaric lehena; harec bere lança hirur ehunen contra alchaturic sakitu cituen, eta cen hiruren artean aiphu handitan,