6 Eta erran çuen: Jebusearra lehenic joco duena içanen da aitzindari eta buruçagui. Joab Sarbiaren semea igan cen beraz lehen-lehena eta aitzindari eguina içan cen.
7 Bada, Dabidec gazteluan eguin çuen bere egoitza, eta hargatic da deithua Dabiden hiria.
8 Eta hiri bat eguin çuen inguruan Melotic itzuli gucia eguin arteo. Joabec berriz, hiriaren gaineracoa alchatu çuen.
9 Eta Dabid cihoan aitzinatuz eta berhatuz, eta harequin cen armadetaco Jauna.
10 Hauquiec dira Dabiden guiçon guciz hazcarretan lehembicicoac, Israel guciaren gainean erreguetzen lagundu çutenac, Jaunac Israeli erran içan çaroen hitzaren arabera.
11 Hauquiec ciren Dabiden hazcarrac: Jefbaam, Hacamoniren semea, hogoi eta hamarren aitzindaria; hura cen aldi batez bere lança alchatu çuena hirur ehun guiçonen gainera eta guciac sakitu cituena.
12 Haren ondotic Eleaçar Ahoharra, haren osabaren semea, hirur garaien artean cena.