9 Eta Dabid cihoan aitzinatuz eta berhatuz, eta harequin cen armadetaco Jauna.
10 Hauquiec dira Dabiden guiçon guciz hazcarretan lehembicicoac, Israel guciaren gainean erreguetzen lagundu çutenac, Jaunac Israeli erran içan çaroen hitzaren arabera.
11 Hauquiec ciren Dabiden hazcarrac: Jefbaam, Hacamoniren semea, hogoi eta hamarren aitzindaria; hura cen aldi batez bere lança alchatu çuena hirur ehun guiçonen gainera eta guciac sakitu cituena.
12 Haren ondotic Eleaçar Ahoharra, haren osabaren semea, hirur garaien artean cena.
13 Hura guerthatu cen Dabidequin Pesdomimen Filistindarrac harat bildu cirenean gudura; eta toqui hartaco bazterraldea garagarrez bethea cen, eta populuac ihes eguin çuen Filistindarren aitzinean.
14 Hirur garaiac guelditu ciren bazterraren erdian, eta çaindu çuten; eta Filistindarrac jo cituztenean, Jaunac garhaicia handia eman çaroen bere populuari.
15 Berriz, hogoi eta hamarretaric hirurac jautsi ciren harcadi batera, ceinetan baitzen Dabid Odolamgo cilhoco ondoan, Filistindarrac Erraphaimgo haranean campatu cirenean.