10 Laugarrena Masmana, borzgarrena Jeremias,
11 Seigarrena Ethi, çazpigarrena Eliel,
12 Çorcigarrena Johanan, bederatzigarrena Elcebad,
13 Hamargarrena Jeremias, hamecagarrena Makanai.
14 Horiec Gaden semeetaric ciren; aitzindari ciren armadan; ttipienac ehun soldado manatzen cituen eta handienac mila.
15 Horiec dira Jordanea, lehembicico hilabethean, iragan çutenac, bazterretara gaindi eguiten ohi duen mugan; eta ihes igorri cituzten haranetan egoten cirenac iguzqui-haiceco eta mendebaleco aurkincetan.
16 Benjamindic ere eta Judatic ere baciren ethorri cirenac Dabid egoten cen gaztelura.