11 Seigarrena Ethi, çazpigarrena Eliel,
12 Çorcigarrena Johanan, bederatzigarrena Elcebad,
13 Hamargarrena Jeremias, hamecagarrena Makanai.
14 Horiec Gaden semeetaric ciren; aitzindari ciren armadan; ttipienac ehun soldado manatzen cituen eta handienac mila.
15 Horiec dira Jordanea, lehembicico hilabethean, iragan çutenac, bazterretara gaindi eguiten ohi duen mugan; eta ihes igorri cituzten haranetan egoten cirenac iguzqui-haiceco eta mendebaleco aurkincetan.
16 Benjamindic ere eta Judatic ere baciren ethorri cirenac Dabid egoten cen gaztelura.
17 Dabid atheratu cen hequien bidera, eta erran çaroeten: Baquetiarqui heldu baçarete ene gana, ene laguncea gatic, ene bihotza çuei iratchiqui bedi; bainan ene etseiec igorriric, niri celata hedatzera heldu baçarete, tzarqueriaric ene escuetan ez delaric, gure arbasoen Jaincoac ikus eta erabaqui beça.