20 Siceleguera itzuli cenean beraz, Manasetic haren gana iragan ciren Ednas, Joçabad, Jedihel, Micael, Ednas, Joçabad, Eliu eta Salathi, mila guiçonen aitzindari cirenac Manasen.
21 Hauquiec lagunça Dabidi eman çaroten ohoinen contra, ecic oro guiçon biphilenetaric ciren, eta armadan aitzindari eguinac içan ciren.
22 Berçalde, egun oroz baciren Dabiden gana heldu cirenac haren laguncera, jar cedin arteo aralde handi bat, Jaincoaren armada iduri.
23 Hau da Dabiden gana, Hebronen celaric, ethorri ciren armadaco aitzindarien araldea, Saulen erresuma haren escuetara erakarceco, Jaunaren hitzaren arabera:
24 Judaren semeetaric, sei mila eta çorci ehun guiçon, erredola eta lança çakartenac, guduraco hautac;
25 Simeonen semeetaric, çazpi mila eta ehun guiçon guducatzeco hazcarrenetaric;
26 Lebiren semeetaric, lau mila eta sei ehun;